Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Utika

Ipar Afrikako antzinako hiria, Mediterraneo Itsasoaren ertzean, Kartagoren ipar-mendebalean. Tirotarrek sortu zuten K.a. 1100. urtean. Kartagoko hirugarren gerran erromatarren alde egin zuen, eta Kartago desagertu ondoren erromatarren Afrikako herrialdeko hiriburua izan zen. Augustoren agintaritzapean Municipium Julium Uticense izena eman zitzaion. Erromatar inperioaren garaian behera egin zuen hiriak eta VII. mendean desagertu zen arabiarrek konkistatu ondoren.