Uterga
Nafarroako erdialdeko udalerria, Perdon mendilerroaren magalean (Izarbeibar). Mugak: iparraldean, Zizur; ekialdean, Adiotz; mendebalean, Legarda; hegoaldean, Muruzabal. Garaiera, 485 m. 8,94 km2. 1999ko datuen arabera, 136 biztanle (utergarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Robo ibaiak ekialdetik mendebalera igarotzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra, mahatsa, artoa) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XVI. mendeko Ama Birjinaren Jasokunde eliza gotikoa eta San Nikolas ermita. v Historia. 1280. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.