Utamaro Kitagawa
Japoniar grabatugilea (Kawagoe, 1753 - Tokio, 1806). Japoniako estanpagile nagusietako bat izan zen. 1788. urtean argitaratu zuen bere lehen bilduma (Zomorro aukeratuak). Japoniako plazer etxeetako eta gorteko eszenak pintatzen zituen batez ere. Hamabi ordu etxe berdeetan (1798) obrarengatik egin zen ezagun. 1804. urtean kartzelan sartu zuten bere estanpetako batean Toyotomi Hideyoshi diktadorea eta bere bost maitaleak irudikatzeagatik.
- usutasun
- usutu, usu(tu), usutzen
- ut 2
- ut 1
- Utah
- Utamaro Kitagawa
- Uterga
- Utika
- utikan
- utilitarismo
- Utman ibn Affan