Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ureztatze

Ureztatu aditzaren aditz izena. || iz. Ureztatze lanak.  v  Ureztatzearen helburu nagusia lurrari hezetasuna ematea eta landarediak behar dituen baldintzak mantentzea da. Ureztatze sistemari dagokionez lurraren ezagugarriak eta ureztatzearen helburuak hartu behar dira kontuan. Oro har, bost ureztatze sistema dira nagusiak: aspertsioz edo ura euri gisa zipriztinduz egiten dena; zirkulazioz edo ureztatu nahi den lur eremuaren inguruko ubidetik ura gainezka ateratzean lurrean ur geruza fin bat eratzen dela egiten dena; lurra erabat urez estali eta denbora jakin bat igaro ondoren ura kentzen dena; lurrean erretenak egin eta erreten horietan ura isuriz egiten dena; eta lurpeko ureztatzea, ura lurpean sartu eta ur geruza irazkorretatik lurrazala hezetzen dena. Urari dagokionez, azalekoa (aintzira, ibai, etab.) edo lurpekoa (iturbegiak, ur freatikoak, etab.) izan daiteke; bestalde, ur mota guztiak ez dira egokiak lurrak ureztatzeko eta ur mota bat aukeratzerakoan lurraren ezaugarriak, klimarenak eta beste hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan.