Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Urfa

(Ar. Ar-Ruha) Turkiako hego-ekialdeko hiria eta izen bereko herrialdeko (19.271 km2 eta 603.000 biztanle) hiriburua. 276.528 biztanle. Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (janari industria, zurgintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Zura, tabakoa eta esnekiak esportatzen ditu. Monumentu aipagarriak ditu hiriaren gaineko muinoan zegoen gotorlekuaren hondakinak, hiri zaharreko harresiaren arrastoak, XVII. mendeko madrasah-a eta ‘Abd ar-Rahman-en mezkita.