untxi
iz. Ugaztun karraskaria, erbiaren antzekoa baina hura baino txikiagoa, asko ugaltzen dena eta lurrean egiten dituen zuloetan bizi dena (Oryctolagus cuniculus). v Kui izenaz ere ezagutzen da. Erraz bihurtzen da etxabere. Berez, Europako erdi eta hegoaldekoa da, baina beste lurralde askotara ere zabaldua dago gaur egun, Australian eta Zeelanda Berrian, batez ere.