Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ukitzaile

iz. eta izond. Ukitzen duena.  v  Mat. Kurba bat puntu bakar batean ukitzen duen lerro zuzena. Ukitzailearen malda kurbaren deribatuak ukitze-puntuan hartzen duen balioa da. Planoan, bi dimentsiotan alegia, kurba batek ukitzaile bat besterik ez du. Espazioan edo hiru dimentsiotan, berriz, kurba jakin bateko puntu bakoitzak infinitu ukitzaile ditu, eta infinitu ukitzaile horiek ukitze-planoa osatzen dute.  v  ik. tangente.