Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ukipen

iz. Bi gauza edo gehiagok elkar ukitzea eta horren ondorioa; elkar ukitzen dauden gauzen egoera.  v  Ukipen puntua. Mat. Bi kurbak edo lerrok elkar ukitzen duten puntua. v Ukipen angelua. Elkar ukitzen duten bi kurbek, edo lerro zuzen batek eta kurba batek, osatzen duten angelu txikia. v Ukipen azalera. Geol. Jatorri, adin edota osaera desberdineko bi geruzek elkar ukitzen duten azalera. Ukipena normala dela esaten da geruzen eraketa denboran etenik izan ez bada; aldiz, ukipen anormala dela esaten da ukipen azalera haustura edo lubizi baten ondorioa bada.