Txin
Txinako dinastia (K.a. 221-206). Txinako lehen inperio batua sortu zuen. Dinastia honen izenetik dator Txina izena. Dinastia honek izen bereko estatuan du jatorria, Txina K.a. 721 eta 221 artean banaturik egon zen estatu feudal txiki askotariko batean. Dinastia honen garaian arautu zen idazteko sistema, indarrik gabe utzi ziren feudalismoko pribilegioak, pisuak eta neurriak bateratu ziren eta Txinako Harresi Handia eraiki zen. ik. Txina.