Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txin

iz. Mus. Txinako zazpi hariko zitara (1,20 m luze, 20 cm zabal, 7,5 cm lodi). Ohol hustu batean egina izan ohi da eta zetazko hariek kutxaren luzera osoa hartzen dute. Betidanik kultura sinbolo gisa hartua izan da Txinako intelektualen eta konfuzianoen artean, eta jakintsuak irudikatzen dituzten pinturetan azaldu ohi da. K.a. 1100 urtekoa baino lehenagokoa da. Japoniako koto izeneko tresnaren antzekoa da.