Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tximutx

iz. Zool. Panuridoen familiako txoria, 16 cm inguru luzea, gorputz sendoa eta isats luzea duena (Panurus biarmicus). Bizkarreko eta isatseko lumak gorrixkak izaten ditu, burukoak gris berdexkak eta papar-sabeletakoak gorri zurixkak. Begiaren azpian hiruki baten egiturako orban beltz bat izaten du arrak. Europako hego-ekialdean bizi da; kanabera artean ibiltzen da batez ere. Intsektuak eta belar hazia jaten ditu.