Txang-Txu
edo Changzhou. Txinako ekialdeko muturreko hiria, Kiangsu-ko probintziaren hegoaldean, Txen-Txiango prefeturan, Shanghaiko hiriraino heltzen den ubidearen ertzean. 501.700 biztanle. Industria (janari industria, ehungintza, lokomotibak, burdinbide gaiak, nekazaritzako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, altzairugintza) eta nekazaritza produktuen merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak.