Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

txangar

iz. Zool. Xantidoen familiako karramarroa, 10 cm inguru zabala (Eriphia verrucosa). Eskarra izenez ere ezagutzen da. Aurreko bi garroak kakodunak eta sendoak dira; zortzi zangoak, berriz, mehe iletsuak. Oskolaren gaineko aldea garitxa itxurako pikorrez estalia du. Kolorez arre horixka da. Portuetako hormazuloetan, harri azpietan ibiltzen da. Txangarraren mamia jateko ona da.