Txang-wei
Txinako filosofia sisteman K.a. 300etik K.o. 400era bitarteko iragarkizun multzoa. Bi idazki mota biltzen ditu, Txang izenekoak, iragarkizunak berak, eta wei izenekoak, klasiko konfuzionisten hatsapen edo osagarri multzo bat, klasikoak, gizakiaren eta unibertsoaren arteko harremana eta Yin-Yang filosofia interpretatzen duena, Txinako Erdi Aroko teologia oinarri harturik.