Txang-Tso-Lin
Txinatar mariskala (Hai-Txeng, Liao-ning-eko probintzia, 1873 - Mantxuria, 1928). Lehenik artzain eta gero bide lapurren buru izan ondoren japoniarrekin batean borrokatu zen errusiarren aurka (1905). 1911. urtean Mantxuriako jeneral eta gobernari izendatu zuten. Japoniarren esku utzi zuen bere probintziako ekonomiaren ustiapena eta Txinako hegoaldeko herriekin bat egitearen aurka agertu zen. 1918-1920. urteetan Pekin inbaditu zuen. 1922. urtean, ordea, Mantxuriaraino egin behar izan zuen atzera baina 1926-1928. urteetan berriro hartu zuen Pekin. Japoniarrek bultzatuta hil zuten, burujabetasunaren aldeko politika baitzeraman.
- Txang Heng
- txangar
- txango
- Txang-Sha
- Txang-Tsie-Kien
- Txang-Tso-Lin
- Txang-Txu
- Txangtxun
- txangurru
- Txang-wei
- txanka