Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Txangtxun

Txinako ipar-ekialdeko hiria eta Kirin-go probintziako hiriburua, Mantxurian, Sungari ibaiaren ertzean. 1.616.300 biztanle. Bi unibertsitate. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Industria (automobilgintza, lokomotibak, burdinbideko gaiak, zinemagintza, janari industria, ehungintza, nekazaritzako makineria, doitasun tresneria, kimika industria) eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak. Mantxuriako hiriburua izan zen 1932an. Bigarren Mundu Gerraren amaieran sobietarrek kalte handiak eragin zituzten hirian.