Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turkiera

iz. Turkiako hizkuntza ofiziala, beste zenbaitekin (azeriera, turkmeniera) batera turkiar hizkuntzetako oguz izeneko taldea osatzen duena. Turkiera modernoa otomandarren hizkuntzaren –anatoliera zaharraren– ondorengoa da. Seljuktarrek XI. mendean Anatoliara ekarri zuten hizkuntzak arian-arian arabierazko eta persierazko hitz asko eta gramatika egitura batzuk beretu zituen. Arabiar idazkeraz idatzi izan da harik eta 1929tik aurrera alfabeto latinoa erabiltzen hasi ziren arte. Hizkuntzaren ezaugarri bereziena armonia bokalikoa da: bi bokal sail desberdin erabiltzen dira, baina hitz baten barneko bokalak sail berekoak dira beti. Morfologiari dagokionez, guztiz erregularra da, generorik gabekoa eta gramatika kategoriak atzizkiak pilatuz moldatzen ditu.