Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

turkesa

iz. Harri bitxi urdin argia, bitxigintzan oso erabilia [CuAl6(PO4)4(OH)8 4H2O. Sistema triklinikoan kristaltzen da; gogortasuna, 6koa du Mohs eskalan eta aski hauskorra da. Zeru-urdin kolorekoa preziatuena da, nahiz berde-urdina edo berde-horia ere izan daitekeen. K.a. 4000-3000 urte bitartean jadanik Sinai penintsulako hobiak ustiatzen ziren. Turkia, Iran eta India izan dira Europako hornitzaileak historian zehar; Ipar Afrika eta Siberia ere turkesa ekoizleak dira. Bestalde, Ipar Ameriketako indiarrek mendeetan zehar ustiatu zituzten egungo Estatu Batuetako hegomendebaleko meategiak.