Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuberkulina

iz. Med. Tuberkulosia eragiten duen baziloaren (Koch-en baziloaren) haztegietan lortutako proteina, tuberkulosiaren diagnosian erabiltzen dena. Koch-ek baziloak kutsatutako organismoan tuberkulina sartuz gero, erreakzio berezi bat sortzen da tuberkulina txertatu den tokian, eritasunaren seinale. Koch-ek, 1890ean, lortu zuen lehenbiziko aldiz tuberkulina mota bat (gaur egun Koch-en linfa edo antzinako tuberkulina deitzen dena), baziloaren haztegi bat irakinaraziz eta bahetuz. Tuberkulina mota hori da (PPD izenekoarekin batera) gaur egun ere erabiliena.