tubalismo
iz. Euskara Tubalek Iberiara ekarritako hizkuntza zela adierazten zuen teoria. XVI. mendetik –Zaldibia Batxilerra– XIX. mendera –Pablo Pedro de Astarloa– bitartean euskararen apologistek behin eta berriro aldarrikatu zuten teoria honen arabera, Tubalen hizkuntza Babelgo nahasketan sortu ziren 72 hizkuntzetarikoa zen, eta pertsonaia hori bere jendearekin Iberiar Penintsulara etorririk, bertako biztanle guztien hizkuntza izan zen.
- tuareg
- tuatara
- tuaxa
- tuba
- Tubal
- tubalismo
- tuberal
- tuberkulina
- tuberkulosi
- tuberkulu
- Tübingen