Tübingen
Alemaniako hego-mendebaleko hiria, Baden-Württemberg-eko estatuan (barrutiak 8.917 km2 eta 1.517.653 biztanle ditu), Neckar ibaiaren ertzean. 76.122 biztanle. 1477. urtean sortutako unibertsitate ospetsua. Hohentübingen gaztelua (XI-XVI. mendeetakoa), XV. mendeko udaletxea, antzinako etxeak. Argitaletxe eta inprimategi garrantzitsuak daude hirian. Industriagunea (mekanika industria, ehungintza, papergintza). Asfalto hobiak inguruetan. v Historia. 1078. urtean gotorleku bihurtu zen. Palatinatuko kondeen esku egon ondoren, 1342. urtean Württemberg-eko dukeek bereganatu zuten, eta 1495. urtean dukerri bihurtu zen. 1519. urtean Suabiako Ligak hartu zuen, eta Hogeita Hamar Urteko Gerran Erromatar Inperioak menperatu zuen (1647). 1638. urtean suediarrek hartu zuten, eta 1647. urtean frantsesek.