Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuba

iz. Mus. Haizezko musika tresnarik ahots-apalena, aho moduko mutur handi batez bukatzen den tutu koniko zabala duena eta lau edo bost balbula dituena. Ia lau oktabatako hedadura du. Tubak XIX. mendean izan zuen aurrerabiderik handiena, eta serpentoia eta ofikleidoa, tubaren aurrekariek baino hots apal indartsuagoa eman zion orkestrari. Tuba tenorra, tuba baxua eta tuba kontrabaxua dira nagusiak.