Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuberal

izond. Bot. Askomizetoen klaseko izen bereko ordenako perretxikoez esaten da. Ordena honetako perretxikorik ezagunenak Tuber aestivum udako boilurra, T. melanosporum, Périgord-eko (Frantzia) boilurra eta T. brumale neguko boilurra dira; ordena honetako beste 16 bat perretxiko mota ezagutzen dira Europan. Lurpean, batez ere haritzondoen azpian, hazten dira. Patata txiki baten edo oinik gabeko astaputz beltzaran baten neurrikoak eta itxurakoak izaten dira. Azal beltz pikorduna dute. Barruko mamia marroi zurixka edo more zurixka izan dezakete. Oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan.