Tubuai
Polinesiako uharteak, Kaprikornioko tropikoaren bi aldeetan daudenak. Rimatara, Rurutu, Tubuaï, Raivavae uharteek osatzen dute; 500 kilometrotara Rapa uhartea du, 1.460 metroko garaiera duen sumendi iraungia. Mataura du hiri nagusia, Tubuaï uhartean. Koral arrezifez inguratua dago. 5200 biztanle ditu (1977), polinesiarrak gehienak, eta europar eta txinatar gutxi batzuk. Nekazaritza (kokoa, kafea, laranjak) eta arrantza dute bizibide. Duela gutxi aireportu bat egin dute Tubuain.