Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tuatara

iz. Zool. Bizirik geratu den errinkozefaloen ordenako narrasti mota bakarra (Sphenodon punctatus). Haren ordenako kideak orain 100-200 miloi urte bizi izan ziren. 60 cm inguru luze izaten da. Musker sendo baten edo kameleoi baten itxura du; hark baino buru handiagoa eta hanka trinkoagoak ditu. Burugainaren atzeko aldean arantza labur sendoz eratutako gandor moduko bat du; bizkar-isatseko gainak ere arantzaz hornituak ditu. Zeelanda Berriko uharte batzuetan baino ez da bizi.