Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tuamotu

Ozeano Bareko uhartedia, Frantziako Polinesian. 860 km2. 8.000 biztanle inguru (polinesiar arrazakoak gehienak). 80 bat uharte txikik osatua da. Handienak Rangiroa eta Fakarava dira. Garaiera gutxikoak dira (6 m batez beste), eta haietako asko tropikoetako ekaitzen mende daude. Landaredia urria da; horietan garrantzitsuenak kokondoa eta pandanus dira. Itsasertzeko aintziretan arrantza egiten da eta ostra perladunak biltzen dira. Hao uhartean aireportua eta gune teknikoa daude. 1606an espainiarrek aurkitu zuten eta 1881ean Frantziak beretu zuen. Mururoa uhartean Frantziak bonba atomikoak lehertarazi ditu.