tsam
iz. Vietnamgo eta Kanbodiako herria, Tsampa erresuma moldatu zuena. Vietnameko kostaldean finkaturik zegoela, III. mendean hinduismoa onartu zuen. Egun Kanbodian 100.000 inguru dira tsamak, erabat integratuak khmer-en bizimoldean eta khmer hizkuntzaz mintzo direnak. Vietnamen 16.000 inguru dira, vietnamdarrek aski asimilatuak, batzuek beren hizkuntza gordetzen duten arren. Tsam hizkuntza Malaysiar-polinesiar familiako mon-khmer taldeko hizkuntza da.