Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trust

iz. Ekon. Enpresa askoren arteko finantza elkartea.  v Trusta horizontala izan daiteke, elkartutako enpresek helburu bera dutenean, ala bertikala, helburu osagarriak dituztenean. Trustak monopolioa sortu nahi du merkatuan, produkzioa hobeto antolatuz eta kostuaren prezioa gutxituz irabazi handiagoak eskuratzeko. Indar handia hartu eta gehiegizko eragina izan dezake; horregatik ia herrialde guztiek trustaren aurkako legeak dituzte. Badu abantailarik ere, hala nola espezializazioa, antolamendu hobea, prezioak jaistea, berrikuntzak, etab.