Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tsampa

Vietnamgo kostaldeko antzinako erresuma (K.o. II. mende amaieratik - XVII. mendera). Tradizioaren arabera, tsam herriak Tsampa erresuma K.o. 192an sortu zuen, Txinako Han dinastiaren aginpidea ahuldu zenean. III. mendean Indiako kulturaren eragina jasan zuen. Bere historian Tsampa erresumak etengabe borrokatu behar izan zuen khmerren eta vietnamdarren aurka; arian-arian hegoaldera baztertuak izanik, XVII. mendean desagertu zen. Vietnamdarrek Tsampako kulturaren ezaugarri batzuk beretu zituzten.