Truyol y Serra, Antonio
Espainiar filosofoa (Saarbrücken, 1913 - Madril, 2003). Nazioarteko zuzenbidean katedraduna, eta historian aditua. Tradizioaren eta modernotasunaren sintesizko filosofia egin zuen, Platon eta Aristotelesen, estoikoen eta kristau pentsamenduan (Francisco de Vitoria eta Francisco Suárezenean batez ere) oinarritua. Halaber, balioen filosofia (Scheler, Hartmann) eta soziologia modernoaren ekarpenak baliatu zituen. Lanik aipagarrienak: El derecho y el Estado en San Agustín (1944, Zuzenbidea eta Estatua San Agustinen obran); Fundamentos de derecho natural (1949, Zuzenbide naturalaren oinarriak); Fundamentos de derecho internacional público (1950, Nazioarteko zuzenbide publikoaren oinarriak); Historia de la filosofía del derecho y del Estado (1954, Zuzenbidearen eta Estatuaren filosofiaren historia).
- trunpilo
- Truong Vinh Ky
- trust
- Truswell, Elizabeth
- truxu
- Truyol y Serra, Antonio
- Ts’eu-hi
- tsam
- Tsampa
- Tsao-Tsao
- tsar