trinitrotolueno
iz. Kim. Toluenoaren eratorriak diren sei isomeroetako bat: CH3C6H2(NO2)3. Alkoholean eta eterrean urtzen diren orratz hori gisa agertzen da. Pisu espezifikoa 1,65 g/cm3 du, eta 80,9 °C-an urtzen da. Toluenoa azido nitriko eta azido sulfuriko nahastura batez nitratuz lortzen da; isomero mota desberdinak lortzen direnez, ondoren bereizi behar izaten dira. Sukoia da eta eztanda egin dezake berotzen edo jotzen bada. Pozoitsua da. Lehergai gisa (trilita edo TNT), argazkigintzan erabiltzen diren kimika gai desberdinak ekoizteko, eta koloregaien prestakuntzan erabiltzen da.