Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trinket  1

edo trinkete. iz. Alboko bi hormak dituen pilotaleku itxia eta estalia. Trinketa 30 metro luze da, 10 metro zabal eta 13 metro garai. Pilotaleku honek lau pareta ditu (frontisa, erreboteko pareta eta eskuin eta ezker paretak); ezker paretan, eta batzuetan errebotean ere bai, bi metro garai eta 1,30 m zabal den galeria edo solairu bat izaten da, maldatxo bat duena teilatu gisa (plantxa). Ikusleak galerian (kristal edo sare baten atzean) eta pilotalekuaren atzealdean egoten dira jarrita. Trinketako jokoa oso bizia izaten da, pilotalekuan diren oztopoengatik etengabe aldatzen baita pilotaren ibilbidea. Trinketan sareaz, paletaz (larruzko nahiz gomazko pilotaz) eta eskuaz jokatzen da.