Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trikoptero

izond. Zool. Intsektuen klaseko izen bereko ordenako artropodoez esaten da. Bi hego-pare dituzte, iledunak, itxuraz mariburduntziaren antzekoak, baina harenak baino zabalagoak; atsedenean daudenean teilatu itxuran bilduak edukitzen dituzte. Hankak eta antenak oso luzeak dituzte. Sabelaldea tximeletek baino meheagoa dute. Intsektu homometaboloak dira; larba egoerako aldia uretan ematen dute, hondar-alez edo beste gai gogorren batez eratutako zorro txikietan. 36 bat familia biltzen dira ordena honen baitan.