trikostomatido
izond. Zool. Ziliodunen klaseko izen bereko ordenako protozoez esaten da. Gai organiko asko duen uretan edo bizkarroi gisa hausnarkarien urdailean edo zenbait ornodunen (gizona barne) hesteetan bizi daitezke. Gorputza zilioez estalia dute eta horiei eraginez higitzen dira. Gai dira gorputz solidoak barruratzeko; aho itxurako zulo bat (zitostoma) dute horretarako. Nukleo bat baino gehiago dituzte. Trikostomatidorik ezagunena Balantitidium coli izenez ezagutzen dena da, gizonari disenteria balantidiana eragiten diona.