trikolomatazeo
izond. Bot. Agarikalen ordenako izen bereko familiako perretxikoez esaten da. Oina eraztunik gabea dute gehienek edo denek, eta txapelaren azpia xafladuna. Xafla horiek ez zaizkie oinean behera luzatzen. Trikolomatazeo mota gehienak lurrean hazten dira, bestalde. Kolorez zuriak, zuri-horixkak, urdinxkak edo marroixkak izan daitezke. Familia honetan perretxiko mota gehiena biltzen duen generoa Tricholoma izenekoa da, eta motarik ezagunena ziza-zuria.