Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trikloroetileno

iz. Kim. Pisu handiko hidrokarburo kloratua (CHCl-CCl2). Isurkari koloregabe egonkorra da, 86,7 °C-an irakiten du, eta 1,46 g/cm3-tako pisu espezifikoa du; kloroformoaren antzeko usaina du, fotoerreaktiboa da, eta ongi urtzen da disolbatzaile organikoetan, baina nekez uretan. Ez da sukoia. Tetrakloroetanoa erabiltzen da lehengai gisa lortzeko. Metalei koipea kentzeko, koloregaiak eta pinturak urtzeko, sintesi organikoak egiteko, ehunak ekoizteko prozesuan, garbiketa lehorrerako eta abarretarako erabiltzen da. Disolbatzaile gisa erabiltzea debekatuta dago munduko zenbait lurraldetan; era berean debekatua dago janarietan, botiketan eta kosmetikoetan erabiltzea.