Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

trikostoma

iz. Zool. Trikosomatidoen ordenako hainbat protozoo ziliodunen izena. Ur gazitan edo gezatan eta landare ustelduetan bizi daitezke, baina baita bizkarroi gisa abereen urdailetan eta hesteetan ere. Zilioak berdin banatuak dituzte. Ur gezatako trikostoma generorik ezagunena Colpoda izenekoa da. Trikostoma bizkarroietan, berriz, generorik ezagunenak Balantidium eta Isotrichia izenekoak dira.