trikomonadido
izond. Zool. Zoomastigoforoen klaseko izen bereko ordenako bizkarroi ziliodunez esaten da. Nukleo bakarrekoak edo anitzekoak izan datezke. 3-6 zilio izan ditzakete, eta isats moduko luzakin bat edo biltzen duen mintza bera, zilio modura luza daitekeena. Zatiketaz ugaltzen dira. Familia honetako hainbat protozoo motak animalien digestio aparatuan bizitzen dira. Trikomonadidorik ezagunenak Trichomonas izeneko generokoak dira: T. hominis, gizonaren hesteetakoa eta T. vaginalis, bajinakoa, besteak beste. Trikomoniasis izeneko gaitza eragiten dute.