Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tribuno

iz. Antzinako Erromako ofizial militarra (tribuni militum) edo zibila (tribuni plebis). Tribuno militarrak, kontsulek izendatzen zituzten armadako buruzagiak izaten ziren. Lejio bakoitzak sei izaten zituen. K.a. 27. urtearen ondoren, tribunotza militarra senatari izateko lehen urrats bihurtu zen. Tribuno zibilak, berriz, K.a. V. mendean sortu ziren eta antzina Erromako garrantzizko kargua izan zen. K.a. 470. urte inguruan herriak hautatzen zituen biltzar baten bitartez. Haien egiteko nagusia pertsonak magistratuen eta estatuaren epai eta ekintzetatik babestea zen. Hasieran bi hautatzen ziren, baina geroago hamar izatera iritsi ziren. Errepublikaren indar politiko nagusia izan ziren. Silak haien ahalmenak eta eskubideak murriztu zituen.