Toluca de Lerdo
Mexikoko erdialdeko hiria eta Mexikoko estatuko hiriburua, izen bereko ibaiaren haranean, 2.680 m-ko garaieran (Ipar Ameriketako hiri garaienetakoa da). 357.000 biztanle. Unibertsitatea. Artzapezpikutegia. Aireportua. Burdinbide- eta errepidegune garrantzitsua da. Nekazaritza gaien merkataritza, nekazaritza eta industria (ehungintza, destilategiak, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da espainiarrek eraiki eta 1585. urtean berritu zuten hiriko elizarik zaharrena. 1530. urtean sortu zuten hiria.