tomahawk
iz. Ipar Ameriketan bizi ziren leinu indiarrek erabili ohi zuten aizkora mota. Antzinako tomahawakek zurezko kirtena eta hezurrezko edo harrizko burua zuten, baina europarrak Ameriketara iritsi zirenean metal edo burdinazko burudunak egiten hasi ziren. Borrokarako erabili ohi zituzten, eta baita erritu eta ospakizunetan ere; bi leinuren artean bakea egin zutela adierazteko adibidez, leinu bakoitzak bere tomahawaka lurperatzen zuen.