Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tolueno

iz. Kim. Bentzeno eraztun bat duen eta eraztun horretako hidrogeno baten ordez metilo talde bat duen konposatu aromatikoa (CH3C6H5). Isurkari sukoi kolore gabea da, bentzenoaren antzeko usaina duena. 110,7 °C-an irakiten du; pisu espezifikoa 0,866 g/cm3 du. Alkoholetan, bentzenotan eta eterretan disolbatzen da, baina ez uretan. Toxikoa da eta airearekin lehertzen diren nahasteak eratzen ditu. Harrikatzaren alkaternatik edo petroliotik lortzen da. Asko erabiltzen da kimika industrian bentzenoa, fenola, botikak, kolore emaileak, lurrinak, sakarina, bentzolioa eta abar lortzeko; erretxina, goma, pintura, kautxu eta gisakoen disolbatzaile gisa, TNT lehergaia eta detergenteak egiteko ere erabiltzen da besteak beste.