Tolna
Hungariako hego-erdialdeko probintzia, Danubio ibairen mendebalean. 3.702 km2 ditu eta 253.681 biztanle. Hiriburua, Szekszard. Hiri nagusiak: Paks eta Dunaföldvar. Laborantza (artoa, tabakoa, garia, barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, zerri eta ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Paks-eko hirian Hungarian egin zen indar atomikoko lehen zentroa eraiki zuten.