Toller, Ernst
Alemaniar idazlea eta politikaria (Samotschin, Posnania, 1893 - New York, 1939). Poloniako familia judu bateko semea zen. Gaztetan gerran parte hartzeko prest agertu bazen ere, alderdi sozialistan sartu eta Espartakus Taldeko kide egin zen ondoren. Atxilotu zuten, eta kartzelan emandako bost urteetan idatzi zituen bere dramak. 1933. urtean Estatu Batuetara erbesteratu zen eta handik 6 urtera bere buruaz beste egin zuen. Obra nagusiak: Die Wandlung (1919, Metamorfosia), Masse-Mensch (1921, Masa-gizona), Die Maschinenstürmer (1922, Makina suntsitzaileak), eta Hoppla, wir leben! (1927, Gora! Bizirik gaude!). 1934. urtean Eine Jugend in Deutshland (Gazte bat Alemanian) lan autobiografikoa argitaratu zuen.