Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tolima

Kolonbiako erdialdeko departamentua, Ande mendietatik Ekialdeko mendikaterainoko eremua hartzen duena. 23.562 km2 ditu eta 1.142.220 biztanle. Hiriburua, Ibague. Magdalena ibaiak ureztatzen ditu epartamentuko lurrak. Laborantza (arroza, kotoia, kafea, artoa, bananak, azukre kanabera) eta abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.