Tobago
Antilla Txikietako uhartea, Karibeko itsasoaren hego-ekialdeko muturrean, Trinidad uhartearen ipar-ekialdean eta, honekin batera, Trinidad eta Tobagoko estatua osatzen duena. 300 km2 eta 54.080 biztanle. Hiriburua, Scarborough. Ipar-ekialdeko mendietan izan ezik, ordoki zabal batek hartzen du uhartearen parterik handiena. Klima tropikala da. Laborantza (kakaoa, azukre kanabera) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak.