Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thurgau

Suitzako ipar-ekialdeko kantonamendua, Konstantzako aintziraren iparraldeko eta ekialdeko ertzeetan, Schaffhouse, Zurich eta Sankt Gallen kantonamenduek inguratua. 1.013 km2 eta 190.000 biztanle. Alemanez mintzo dira gehienak, eta protestanteak dira biztanleen bi herenak. Hiriburua, Frauenfeld. Thur ibaiak igarotzen du kantonamendua. Laborantza (fruitu arbolak, mahatsa) eta industria (tresneria mekanikoa, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. v Historia. Alemaniarrek konkistatu zuten, eta 1264. urtetik aurrera Habsburgotarren mende egon zen. 1460. urtean konfederazioaren aldekoek konkistatu zuten, eta 1803. urtean bihurtu zen Suitzako kantonamendu.