Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Thünen, Johan Heinrich von

Alemaniar ekonomialaria (Kanarienhausen, 1783 - Tellow, 1850). Agronomoa zen eta etxalde eredu bat antolatu zuen Tellow-eko hirian. Etxalde horretan langileen artean banatu zuen etekinen zati bat. Ekonomia saio bat idatzi zuen, Der isolierte Staat (1826-1850, Estatu bakartua); obra horretan kanpora harremanik ez zuen hiri bat asmatu zuen, eremu oparo baten erdian, eta han kokatu zituen ekonomiari buruz zituen ideiak, produkzio gune kontzentrikoen inguruan.