tiamina
iz. Biokim. Hazkunde egokia ziurtatzeko oinarrizkoa den bitamina antineuritikoa. B bitamina izenaz ezagutzen da normalean (C12H17ClN4OS), eta B multzoa osatzen duten bitaminen arteko garrantzitsuenetakoa da. Karbohidratoen metabolismoan oinarrizko katalisi bat eragiten du. Gizonak 1,2-1,8 mg tiamina behar ditu egunean. Tiamina faltak beriberi gaitza sortzen du. Landareetan izaten da, laboreen ernamuinetan eta zahietan eta garagardoaren legamian batez ere. Arrozaren azalean aurkitu zuen lehen aldiz 1911n Casimir Funk poloniar biokimikariak. Gaur egun sintesi bidez lortzen da eta medikuntzan, elikaduran eta azala kendu zaion gari irina aberasteko erabiltzen da.