Thurber, James Grover
Estatu Batuetako idazlea eta marrazkilaria (Columbus, Ohio, 1894 - New York, 1961). Ospe handia eman zioten Chicago Tribune eta The New Worker egunkarietan argitaratu zituen komiki zerrendek. Burgesiaren pentsamolde eta bizimodua kritikatu zituen komiki lan horietan eta satirazko obrak idatzi zituen: Is Sex Necessary? (1929, Beharrezkoa al da sexua?), Fables for Our Time (1940, Gure garaiotako alegiak) eta The Thurber Carnival (1945, Thurber Inauteria) marrazki eta idazki bilduma. 1952an itsu geratu zen. Emakumeek eta aurreramenduak etengabeko erasopean duten gizonezko txiki beldurti bat da Thurber-en ipuin, komiki eta alegietako pertsonaia nagusia.
- thriller
- Thubron, Colin
- Thulé
- Thulin, Ingrid
- Thünen, Johan Heinrich von
- Thurber, James Grover
- Thurgau
- Thurston, William Paul
- Thyssen
- Ti
- Tiahuanaco